2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Merkatari eta ostalarien opariak

2014ko urte zahar krosean herriko merkatari eta ostalari laguntzaileak opari hauek eskeini zizkiguten partehartzaile heldu guztientzat (14 urtetik gorakoak). 2015ean laguntzaile gehiago dauzkagu. Parte hartu eta zozketan sartuko zara!!

Bikoitz arrandegia:     Kokotxa bandeja bat
Comercial San Bartolomé:      Irabazle beteranoentzat trofeo bana
Error 404:       Telefono mugikor bat
Eugenio Uranga harategia:     Txorizoak
Euskal Mendi Duatloia:  Opari bat
Ibarburu Coviran janaridenda:    Urdaiazpiko bat
Ibarlur koperatiba:     Bi piper kaxa
Ibarra Altzariak:     Burko bat
Ibarra Argi-Lanak:   Opari bat
Ibarra estankoa:     Opari bat
Izarra garajea:      Esku - lanetan 30 euroko beherapena
Joakin Tolosa harategia:     Bi oilasko
Jon Barriola harategia:  Oilasko bat
Joxe Mari Barriola harategia:    Gazta bat
Karlatz garagardotegia:     Bi lagunentzat afaria
Kiribil ileapaindegia:     Produktu lote bat
Lauburu kirol elkartea:    Taldeko ekipazioa
Leugene botika:     Aurpegirako krema bat
Leina estetika zentroa:    Aurpegirako tratamendua
Loyara arraindegia:   30 euroko balea
Lurdes liburudenda:    Opari bat
Montes etxea:      Produktu xaxki bat
No-as ileapaindegia:    50 euroko balea
Oramahi okindegia:    Produktu lote bat
Oreka belardenda:    Produktu lote bat
Ostaize taberna:    Edari kaxa bat
Santos Nazabal harategia:    Bi txuleta
Sendi Ekintza Taberna:    Bi pertsonentzako afaria
Topaty Bazar:    Opari bat
Txumitxa taberna:     Bi pipar lote
Zubiaurre taberna:    Bi sagardo kaxa 
Zugasti arropadenda:   Opari bat


Aipatzen ez diren beste laguntzaile guztiek krosaren antolakuntzan hartu zuten parte, batzuk dirulaguntza emanez, (Xepla, Sendi Ekintza eta Deportiba elkarteak eta Udala) besteak korrikalarientzat ur botilak eskeiniz (Zubiaurre janaridenda), bide-gurutzetan trafikoa kontrolatzen... Hauei guztiei mila mila esker, guztiagatik.
Esker berezia Uzturpe ikastolako Felix Ayestaran eta Iker Gibelalde, urtero-urtero LH1etik DBH2ra bitarteko ikasleen izen-emateaz arduratzen direlako. Eskerrik asko biei

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

BADATOR BADATOR....

Urte Zaharreko III. Krosaren Ibilbilbidea aurreko urteetako bera izango da:


Helduek 5.400 metro burutu beharko dituzte, San Bartolome plazatik hasiko da eta Euskal Herri kalea-San Inazio auzoa-Emeterio Arrese-Arane-Zaldune-Azkue eta San Bartolome plazarako bidea bi aldiz egin beharko da.


Gaztetxoak berriz, adin–taldearen arabera sailkatuta, 300 metrotik 1.800 metro bitartean korri egin beharko dute. Plazatik Azkuera bitartean mugatuko da hauen ibilbidea.

Parte hartzeko dorsalak jaso behar dira eta dorsalen banaketa lau egunetan zehar egingo dugu: abenduak 26, 29 eta 30ean arratsaldeko 17:00etatik 19:30era bitartean San Bartolome plazan, eta abenduak 31n eguerdiko 12:00etatik 13:30era bitartean toki berberan.

Korrikalari bat = elikagai bat
Biltzen den janari guztia elikagai bankura bidaliko dugu, elkarteak Oiartzunen duen helbidera. 
Iaz, 180 kilo janari bildu genituen, animo!!!.